XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a), b), c), d), e) eta f) biderkatzen baditugu, bila ari ginen balioa lortuko dugu.

Beraz, gutxi gora-behera.

f1 (horietan benetan bizitza dagoeneko planeten proportzioa)

Proportzio honek bere baitan hiru faktore izango ditu:

a) BENETAN BIZIA DAGOENEKO PLANETA-KOPURUA.

Dakigunez, gure itsasoetan sortu ziren lehen izaki zelulabakarrak Lurrak 1.000 milioi urte zituenean agertu ziren.

Eguzkia erraldoi gorri bihurtu eta erakarrita irentsi baino lehen Lurraren bizialdia guztira 12.000 milioi urtekoa dela kontsideratuz, Lurra planetan bezala bizia sortzeko probabilitatea oso handia da.

Bere bizialdiko % 8 baizik igaro ez zituenean, bertan izaki bizidunak baziren.

Beraz, aurreko planetetan bizia sortzeko probabilitatea % 92koa litzateke.

b) BIZIA SORTU ONDOREN, ZELULANITZEKO BIZIA ERATZEKO AUKERA.

Lurrean lehen izaki zelulanitzak eguzki-sistemak bere bizialdiko herena (hots, 4.000 milioi urte) igarotakoan sortu ziren.

Horrek izaki zelulabakarretatik zelulanitzak sortzeko probabilitatea 2/3koa dela esan nahi du.

c) LURREAN BIZITZA OPAROA MANTENTZEKO AUKERA.

Lurrak 4.200 milioi urteko adina zuenean erabat kolonizatu zela esan dezakegu.

Beraz, bizitza egoteko moduko planeten % 64-ek izango lukete lurreko bizitza, gure planetan gertatutakoan oinarritzen bagara.